Europar alderdi politiko

Europar alderdi politikoa edo, ofizialki, Europa mailako alderdi politikoa[1] Europan herrialderik herrialde eta Europar Batasuneko erakundeen barnean jarduten duen alderdi politikoen erakundea da. Europar Batasunak arautzen eta diruztatzen ditu, eta, eskuarki, alderdi nazionalek osatzen dituzte, ez banakoek. Europar alderdiek baino ez daukate eskubidea Europako hauteskundeetan kanpaina egiteko eta, euren kide diren talde politiko eta legebiltzarkideen bitartez, Europako Legebiltzarraren barruan adierazpenak egiteko.[2] Europar alderdiek, euren kide diren estatuburu eta gobernuburuekin egindako koordinazio-topaketen bidez, Europar Kontseiluaren erabakiak hartzeko prozesuari eragiten diote. Gainera, Europako Batzordeko kide diren alderdikideekin estu eta koordinatuta lan egiten dute.

"EBko alderdi politiko" izendapena hiru erakunde motari egokitu dakieke: herrialdeetako alderdi politikoak, Europako Parlamentuko talde politikoak eta Europako alderdi politikoak.[3]

  1. (Ingelesez) «Political parties and political foundations at the European level | News | European Parliament» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. (Ingelesez) «Funding European political parties» Funding European political parties (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  3. (Ingelesez) Lelieveldt, Herman; Princen, Sebastiaan. (2011-05-19). The Politics of the European Union. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-49839-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search